Ewan McGregor, zaleak agurtzen. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
41 urterekin jasoko du gaur gauean Donostia Saria. Juan Antonio Bayonaren
The Impossible filmarekin etorri da Zinemaldira aktore eskoziarra. Zinemaldiaren historian Donostia Saria jasoko duen pertsonarik gazteena da Ewan McGregor. Gaztea da, baina eskarmentu handiko aktorea da. Telebistan, zineman eta antzerkian hogei urte egin ditu jada.
Trainspotting (1996) filmean egindako lanak zuzendari guztien jomugan jarri zuen. Danny Boyle, Peter Greenaway, Ridley Scott, Woody Allen, Tim Burton eta Roman Polanskiren zuzendaritzapean lan egin du, besteak beste.
Juan Antonio Bayona zuzendaria eta Ewan McGregor. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
The Impossible filmean Naomi Watts aktorearekin lan egin du. Tailandia 2004. urtean jo zuen tsunamia eta bertakoek sufritutako hondamendia dakar gogora Bayonaren lan berriak. Benetako historia batean oinarrituta dago, gainera: familia katalan batek bertan bizi zuena. McGregor eta Watts bikotea dira film honetan. Haien eta bere seme alaben bizitza salbatzeko borrokatu beharko dute. Marta Etura aktore donostiarrak paper txiki bat du film honetan.
Ewan McGregor aktorea, gaur arratsaldean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)