Kanpoko zaborra Donostian uztea zigortuko dute
EAJ, PSE-EE eta PPren aldeko botoei esker, eta Bilduren aurkako botoarekin, kanpoko zaborra Donostian uzteagatik zigorrak aurreikustea adostu du udalbatzak. EAJren ekimena izan da, “zaborraren turismoa” saihesteko. Egungo arautegiak ez duela horri buruz ezer esaten nabarmendu dute jeltzaleek; hots, kanpokoek Donostian zaborra utzi ahal duten edo ez. Egoera hori ugaltzen ari dela adierazi du EAJko ordezkari Iñaki Gurrutxagak, eta inguruko herrietan abian den atez ateko sistemari egotzi dio ardura; Bilduri, alegia.