Larraitz Lucas, Zubietan (Argazkia: Nagore Koch)
Larraitz Lucas, Realeko kapitain ohia, omendu egingo dute Zubietan igandean. Superligako partida jokatuko du emakumeen talde txuri-urdinak Atletico Madrilen aurka, 12:00etan; norgehiagoka hasi aurretik, Lucasi omenaldia egingo diote, Realeko jokalari bezala izandako ibilbideagatik. Realak Larraitz Lucasi eskerrak eman nahi dizkio Realeko emakumeen futbolari zortzi urtez egindako ekarpenagatik, baita bere leialtasunagatik ere.
Egiako jokalariak joan den ekainean utzi zuen futbola, eta Anoetan jokatutako Euskal Herria-Eslovakia lagunartekoa izan zen bere azken partida. Hala, hamasei urteko ibilaldiari amaiera eman zion.