PSE-EE: "Lehen behintzat beteko zituzten itxurak egiten zituzten"
PSE-EEko ordezkari Marisol Garmendiak eta Enrique Ramosek gaur eguerdian egindako agerraldian, atzoko udal batzarrean gertatutakoaren ondoren, Axier Jaka udaletik kanpo egotea nahi dutela adierazi dute. Esan dutenez, modu esplizituan mozio bat beteko ez duela esanagatik egingo dute proposamena; Axier Jaka kargutik kentzeko ekimena, alegia. “Lehen behintzat beteko zituzten itxurak egiten zituzten, orain aurpegira esaten digute”, esan du Enrique Ramos PSE-EEko kideak.
Bestalde, Izagirre alkatearen jarrera ere salatu dute Jakari esandakoa “zuzendu zezan” ez eskatzeagatik.
Jaka kargutik kentzeko proposamena urriko udalbatzarrean egingo dute, eta PP eta EAJren babesa dutela aurreratu dute PSE-EEko ordezkariek.