35 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, bikotekide ohia jotzea egotzita
Genero indarkeria delitu baten gaineko abisua jasota, Ertzaintza Intxaurrondoko etxebizitza batera bertaratu zen atzo arratsaldean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, bertan bizi den emakumeak polizia agenteei esan zien bikotekide ohia etxera joan zitzaiola eta bertan, mehatxu egin eta iraindu ondoren, jo egin zuela. Joan aurretik, emakumearen postontzia kolpatu eta kalteak eragin zituen.
Ertzaintzak 35 urteko gizona atxilotu zuen ondoren, kalean topatu eta gero, eta gaur goizean deklaratu du epailearen aurrean. Emakumea osasun etxera eraman behar izan zuten zaurien eraginez.