Irakurle Eskola Feminista hasiko dute Kaxildan
Kaxilda liburu dendak eta Emakumeen Etxeak egin dute elkarlanean
Urriaren azken asteartean, hilaren 30ean, Irakurle Eskola Feminista ekimena hasiko dute Amarako Kaxilda liburu dendan. Hilero egingo dute saio hau, Donostiako Emakumeen Etxarekin elkarlanean. Irakurle talde honetan pentsamendu feministan arakatzea izango dute helburu; eta pentsamendu feministak sortutako galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango dituzte eztabaidagai. Hainbat irakurgai landu, eta horien inguruko gogoeta egingo dute, betiere diskurtso feministek zabaldu dituzten bidezidorretan ibiltzeko asmoz.
Hilean behin elkartuko dira, hilabeteko azken asteartetan, 19:00etan. Iratxe Retolazak gidatuko du irakurle taldea. Izena emateko idatzi emakumeenetxea@gmail.com helbidera, edo deitu 943 48 34 70 telefono zenbakira.