Prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Euskadiko Orkestra kideek, Matineetan parte hartuko duten hainbat musikarirekin (Argazkia: Estitxu Zabala)
Miramongo Matineeak jardueraren berri eman dute Euskadiko Orkestrako hainbat kidek, gaur goizean. Orkestraren Miramongo egoitzan, hamasei larunbat goizetan kontzertuak eskainiko dituzte orkestrako kideek, hainbat musikariren laguntzarekin, eta emankizun horiek guztiek osatuko dute programa. Kontzertu horietako hamaika, orkestrako talde txikiek eskainiko dituzte, kolaboratzaileen laguntzarekin; gainontzeko bost kontzertuak, berriz, beste bost talderen esku egongo dira. Lehen saioa larunbat honetan bertan izango da, Lauder Esembleren eskutik; azken kontzertua, berriz, ekainaren 15ean izango da.
Kontzertu bakoitzerako sarrerak 7 euroko prezioa izango du, eta kontzertu guztietarako txartelak, berriz, 76’5 euroko kostua izango du. Gainera, aurreko urteetan bezalaxe, ikusleentzako autobus berezia jarriko dute Miramonera igotzeko, eta 10:25ean izango dute irteera Gipuzkoa plazan. “Oskestraren jardueraren berri zabaldu nahi dugu, tea horregatik jartzen diegu sarrerei prezio baxua”, aipatu du Iñigo Alberdik, orkestrako zuzendari nagusiak.