Gaur goizeko aurkezpeneko irudia (Argazkia: Kattalin Miner)
Egun osoko egitarauarekin, goizeko lehen ordutik abian da Enpresarean, euskaraz lan egiten duten enpresen lehen azoka. Kursaalen izango da egunean zehar esperientziak trukatzeko aukera, arratsalderainoko programa oparoarekin.
Irekiera hitzaldiarekin eman diote hasiera topaketari, babesa eman dieten erakunde babesleek. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteko zuzendaria, Martin Garitano ahaldun nagusia eta Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendaria. Denak pozik azaldu dira 100 enpresatik gorako partaidetzarekin, eta lehena baina ez bakarra izan behar dela esan dute.