Abesti baten hitzak sortzeko aukera dute La Oreja de Van Gogh taldearen jarraitzaileek
La Oreja de Van Gogh boskote donostiarrak bere zaleekin elkarlanean egingo du abesti bat; kanta baten hitzak egiteko aukera eman die jarraitzaileei. Ez da jarraitzaileei laguntza eskatzen dieten lehen aldia. Duela urte batzuk istorioak eta bizipenak kontatzeko eskatu zieten. Horiek gero abestien bidez kontatzeko. Oraingoan plan oso zehatz bat dute esku artean. Elplanb.tv/ webgunean aurkituko dute zaleek abesti berezi honen melodia. Melodia horren gainean sortu beharko dute letra. Kantaren letra urtarrilean aurkeztuko dute.



