Hainbat euskal sukaldari ezagun izan dira gaur goizeko aurkezpenean (Argazkia: Kattalin Miner)
Hurrengo hilabeteetan BCCen egingo diren jarduerak aurkeztu dituzte gaur, euskal jatetxe ezagunenetako sukaldariekin batera.
Hiru jarduera izango dira: lehenengo, BCCko jatetxean euskal sukaldaritzako 80 plater eskainiko dituzte 2. mailako ikasleek. Bigarrenik, ostegunero euskal plater bat egiten ikasteko ikastaroak egingo dituzte, euskal jatetxeetako sukaldariekin. Eta azkenik, euskal produktuen eta sukaldaritzaren inguruko hitzaldiak ere egingo dituzte.