Eguraldi ona eta larrialdi gutxiago aurten hondartzetan
Nora Galparsorok, Hiri azpiegituretako zinegotziak, aurtengo hondartza denboraldiko balantzea egin du. Eguraldiak lagundu egin du aurten eta larrialdi kopurua zein heriotzena jeitsi da. Iaz 4 hildako izan ziren itota eta aurten pertsona bat hil da, bihotzekoak jota. Uretan erreskateak 42 izan dira, iaz baino %54 gutxiago.
Alde negatiboen artean, Ondarretako harrien arazoa aipatu du Galparsorok, eta hurrengo denboraldiari begira egoera aztertu eta aukerak begiratzen dabiltzala esan du. Bestalde, eguzki babesen esleipenean izandako akatsa onartu du, eta aurten, hurrengo urtera begira neurriak hartuko dituztela.