Goya saria irabazi duten filmen inguruko zikloa hasiko da gaur
Pedro Almodovarren Mujeres al borde de un ataque de nervios filmarekin hasiko dute
Kubo aretoko 25+1. Goya Sariak erakusketaren harira proiekzio ziklo bat egingo dute. Film onenaren Goya saria lortu duten zenbait lan ikusi ahal izango dira programa honetan. Kutxaren Arrasate kaleko aretoan izango dira emanaldiak. Gaur hasiko da, Pedro Almodovarren Mujeres al borde de un ataque de nervios (1984) filmarekin. Bihar Imanol Uriberen Dias contados (1994) lana emango dute, eta etzi, Fernando Truebaren La niña de tus ojos (1998).
Urriaren 16an Fernando Leon de Aranoaren Los lunes al sol (2002) proiektatuko dute; urriaren 23an, Iciar Bollainen Te doy mis ojos (2003); urriaren 24an, Daniel Monzonen Celda 211 (2009) eta urriaren 26an Enrique Urbizuren No habra paz para los malvados (2011).
Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira eta sarrera doan da.