Koldo Mitxelena literatura saioen lekuko izango da
Koldo Mitxelena Kulturunea literatura saio berezien eszenatoki bihurtuko da urrian. Izan ere, Hitza, musika, literatura izeneko poesia eta ipuin zikloa egingo dute bertan. Hiru hizkuntzatan ariko dira partaideak, euskaraz, gaztelaniaz eta galizieraz, eta hainbat saio musikarekin eta irudiekin landuko dituzte. Ostegunean abiatuko da ekimena, Jon Benitoren Nahizenetik naizenera saioarekin; urriaren 9an, Amaia Lasak, Jose Romerok eta Josune Muñozek Itsasoko izaki eskainiko dute; urriaren 23an, Arantza Kalzadak eta Joserra Senperenak Fabulas, opiniones e inventos de Bertrand H. Carpentey landuko dute; eta urriaren 26an, berriz, hainbat lagunek Zazpi poeta/Alen da fronteira saioa eskainiko dute.



