(Argazkia: Mod Producciones)
Zipi y Zape y el Club de la canica izeneko filmaren errodaje lana bukatu berri du Mod Producciones ekoiztetxeak. Uztailean ekin zioten errodatzeari, eta astebetez filmaren eszenatoki bihurtu zen Donostia. Izan ere, irailean bertan, pelikula bukatzeko falta ziren irudiak hirian errodatu zituzten. Oskar Santos da filmaren zuzendaria, eta gidoilaria, berriz, Francisco Roncal. Lehen aldiz, fikziozko biki ezagunek pantaila handira jauzia emango dute, eta bertan, Donostiako hiru toki agertuko dira; Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegia, Uliako ur biltegi zaharra, eta Artikutzako sarbidea. Aktoreen artean, Javier Gutierrez, Alex Angulo eta Claudia Vega izango dira.