Herrera eta Intxaurrondoko tren geltoki berriak prest daude
Lehen bi egunetan bizilagunek ez dute bidaia-txartela ordaindu beharrik izango
Herrerako bizilagunek tren geltoki berria izango dute. Bide zaharra merkantzien garraiorako soilik erabiliko da hemendik aurrera. Intxaurrondora, berriz, lehen aldiz iritsiko da trena, eta hemendik aurrera, bertako bizilagunek zortzi bat minutuan iritsi ahalko dute Donostia erdiraino. Lehen bi egunetan, gainera, Herrera eta Intxaurrondoko bizilagunek ez dute bidaia-txartela ordaindu beharrik izango.
Herrera eta Intxaurrondoko geltokiak irekitzeaz gain, gaurtik aurrera tren zerbitzuak ordutegi berria izango du. Gehien erabiltzen den orduetan eta ibilbideetan zazpi minutu eta erdiro izango da tren zerbitzua.
Bizilagunek zerbitzu berria probatu aurretik, Euskal Trenbide Sareko eta Euskotreneko teknikariek eurek probatu dute ibilbide berria.





