Interneten murgildu da Tricicle
Hirukoteak Bits ikuskizuna ekarri du Viktoria Eugenia Antzokira
Tricicle Internet munduan murgildu da. Bit bihurtuta itzuli dira, eta bit gisa, milimilimilisegundo batean edo lehenago, saguari klik eginda, aldatu egiten dute esketxa, gaia, dekoratua, pertsonaiak, betaurrekoak, sexua; eta zenbait ezagun zahar ere berreskuratzen dituzte beren buruak omentzeko. Bits Tricicleren zortzigarren ikuskizuna da; eta ikuskizun digitala da, gag-kode trinarioan egina, Joan Gracia, Paco Mir eta Carles Sans-en arabera. Urriaren 3tik 14ra izango dira Viktoria Eugenia Antzokian. Urriaren 8an eta 9an, ordea, ez da emanaldirik egongo. Sarrerak 25 eurotan daude salgai.


