
Karlos Zurutuza, bere liburua eskuetan duela (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Karlos Zurutuza kazetari donostiarraren
Tripoli Kabul liburua argitaratu berri du Gaumin argitaletxeak; eta aurkezpena egin dute gaur goizean. Urteak daramatza Zurutuzak freelance bezala lanean; hau da, gatazka guneetara joan izan da, eta ondoren, bertan egindako kronikak hainbat komunikabideetan argitaratu ditu. Oraingoan, liburu batean bildu ditu Tripoli eta Kabul inguruan jasotako historiak. “Pertsona arruntak dira, gu bezalako zibil xumeak. Desberdinasuna da gu mundu aberats honetan jaio garela, eta haiek gerra inguruetan”, azaldu du Zurutuzak aurkezpenean. Guztira, 43 pertsona bildu ditu liburuan, bakoitza bere argazkiarekin, eta bakoitza bere historia bereziarekin.