Liztor asiarren zortzi habia kentzen dituzte egunean
Egiako parkean agertu den habia aste honetan kenduko dute
Joan den urtean topatu zituzten lehen habiak. 2011ko maiatzean ikusi zuten lehena, Intxaurrondon. Altzan, Aieten, Martutenen, Zubietan eta Urgullen ere agertu ziren ondoren. Udalak Asiako liztorren zabalkundearekin bukatzeko protokoloa indartu zuen. Halere, ez dirudi arazoak konponbide erraza duenik. Udazkena, gainera, urtaro kritikoa da: Liztor emeak ateratzen habiatik ateratzen baitira, inbasioa areagotuz.
Donostian egunean zortzi habia kentzen dituzte. Eta egunean bertan hiruzpalau kasu berri detektatzen dituzte. Egiako parketik gertu, Mundaiz bideko zuhaitz batean aurkitu dute habia bat. Egiako parkera iristeko pasarelatik doazen oinezkoen arreta bereganatu du. Aste honetan kenduko dute habia hori.




