
Hotelen okupazioa %83,9koa izan dela adierazi du Juan Karlos Izagirre alkateak, guztira 328.828 gaualdi erregistratu direlarik.
Turisten jatorria aldatu egin da iazkoarekin alderatuta, aurten Espainiatik baino, nazioartetik etorri dira gehiago, zehazki turisten %54.
Gaineratu dute, eguna pasatzera etortzen diren turistak ez direla kontuan hartzen, baina komertzioak pozik daudela bisita horiekin.
Azkenik, iazko datu historikoak gainditu dira, eta udara modu bikainean baloratzeko arrazoitzat hartu dute hori.