Urrezko Pua lehiaketa bihar hasiko da, Komplot aretoan
Bederatzi gitarrista lehiatuko dira
Gitarra elektriko jotzaileentzako Leize Gorriaren Urrezko Pua lehiaketa bihar hasiko da, Erdialdeko Komplot aretoan. Bederatzi parte hartzaile lehiatuko dira laugarren ekitaldiaren lehen fase honetan. Kaifas taldeak, gainera, kontzertua kontzertua emango du. 20:30ean hasiko da lehiaketa. Sarrera doakoa izango da. Finala abenduaren 20an jokatuko dute, Egiako Gazteszenan.


