'Erraiak' diskoa aurkeztu du Xabi San Sebastianek
Xabi San Sebastian musikari antiguatarrak bere hirugarren diskoa kaleratu du; Erraiak. Rock & roll kutsuko lana dela argi utzi du kantariak, gaur goizeko aurkezpenean, baina aldi berean, Afrikako musikaren eragin handia izan duela onartu du. Bederatzi abestik osatzen dute diskoa; Katamotza, Gora Euskal Gerria Askatuta, Errock… guztiak erritmo handikoak.
Asteburu honetan bertan ekingo dio aurkezpen birari bere taldearekin batera. Donostian, azaroan 2an ariko dira zuzenean, Dokan, 21:00etan.