Dbuseko hainbat txartel ezingo dira kargatu astelehenetik aurrera
Urriak 8 astelehenetik aurrera, Dbusen Euskadiko Kutxako argazki gabeko txartelak eta Kutxak 2007ko urtarrila aurretik egindako txartelak ezingo dira gehiago birkargatu
Aurreikusita zegoen aldaketa hau, txartel bakarraren aldeko apostua eginez, tarifa bateratuak bilatzen ditu aldaketa honek, beraz, hemendik aurrera Lurraldebus txartela izango da erabilgarri. Txartel bakarrak Dbuseko txartel arruntek zituzten funtzionaltasun berberak dituzte. Txartel hauek abenduaren 1 arte erabili ahalko dira Dbusen autobusetan. Beraz, erabiltzaileek txartelean duten saldoa erabiltzeko aukera izango dute epe horretan.
Hala ere, abenduaren 1etik aurrera, Dbus txartelen saldoa amaitzerik izan ez duten erabiltzaileek, hau berreskuratzeko aukera izango dute Euskadiko Kutxako leihatilatan eta Kutxako kutxazainetan. Datozen hilabeetan zehar, Dbusen gainontzeko txartelak ere pixkanaka Lurraldebus txartelak ordezkatuko ditu. Informazio gehiago izateko, Dbus.es webgunean aurkitu daitezke xehetasunak.