Martuteneko argazki zaharren bilduma aurkeztuko dute
Sarroeta-Martutene txuri-beltzez liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean, Martuteneko Etxarriene kulturunean. Sarroeta auzo elkartea, Altzako Historia Mintegia, Etxarriene eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker sortutako proiektua izan da; eta Martuteneko argazki zaharren bilduma osatu dute. Edonola, aurkezpenera goiz joateko deia egin dute, izan ere, 100 lagunentzako tokia baino ez da egongo. Aurkezpenaren ostean, mokadutxo bat jateko tartea izango dute bertaratzen direnek.