Altzan izandako "Altza Jaiki!" jardunaldia (Argazkia: Udala)
Azken datuek Altzan 1.719 langabetu daudela adierazten dute, hau da, langabezia kopurua %15,8koa da
Gaur aurkeztu da Altza Ekin! jardunaldia Altzan. Langabeziari aurre egin nahian, Udal Gobernuak, Donostiako Sustapenaren bitartez bultzatu du egitasmoa eta 30 bat ekintzaile elkartu dira bertan; beti ere, Auzoa dendari elkartearekin batera. Helburua, beren negozioa sortu edo dortzeko bidean dauden ekintzaileen erabakia aintzat hartu eta gazteen artean ekintzailetza sustatzea izan da besteak beste.
Donostian Ekonomia Sustatzeko 2012ko Plana orain dela lau hilabete martxan jarri zenetik, 70 lagunek adierazi dute ekintzaile izateko asmoa, 14k enpresa propioa sortzeko urratsa eman dute, eta dagoeneko horietatik 12 eratu dituzte. Udal Gobernuak esan duenez, 2.000€ eta 10.000€ arteko diru laguntzak eman dizkie enpresa sortzeko. Horrez gain, 29 lanpostu berri sortu dira.
Hala ere, planaren helburu orokorra, urte betean 185 lanpostu sortzea da. Hori, Auzoa dendari elkartearen, Bizilagunen Elkartearen eta Altzako Kultur Elkartearen parte-hartzearekin egingo dute. Horretarako, 282.017 € bideratuko ditu Donostia Sustapenak. Josu Ruiz zinegotzi ordezkariak Auzoari zorionak eman dizkio, lau hilabete hauetan merkataritza arloan 29 lanpostu berri sortzea lortu duelako, Donostia Sustapenaren babesarekin.
Altza, Planaren ardatzetako bat
Altza da Donostian langabezia tasa handiena duen eremua. Zehazki, 1.719 langabetu daude, hots, langabezia %15,8koa dela. Horrek, Donostiako bataz bestearen %3 gainetik jartzen du. Horregatik, hasieratik Ekonomia Sustazeko 2012ko Planaren ardatz nagusienetakoa izan zela adierazi du Josu Ruiz Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.
Planaren barruan, altzatarrei zuzendutako bulego baten irekiera zegoen, eta maiatzea izan zen. Bulego hori Donostia Sustapenak ireki zuen eta Auzoa elkarteak kudeatzen du. Azkenik, ekintzaileen inguruan, “ekintzailea negozio aukera bat ikusi eta martxan jartzeko baliabideak bilatzen dituen pertsona da. Altzan badago negozioak sortzeko aukera, ikusten ari garen bezala, eta Udal Gobernua arlo hori bultzatzen ari da, haien lan etorkizuna bultzatzeko, eta bidez batez, Altzako ekonomia eta bizitza indartzeko”, esan du Josu Ruizek.