Donostia ospitaleko haurrei bisita egin diete GBCko kideek
David Doblas eta Yari Korolev jokalariak gerturatu dira erietxera, Sito Alonso entrenatzailearekin.
Lagun Aro GBCk Donostia Ospitalean dauden haurrei bisita egin die gaur goizean. David Doblas, Yari Korolev eta Sito Alonso txikientzako opari askorekin gerturatu dira ospitalera; autografo ugari sinatu dituzte eta argazkiak ere atera dituzte haurrekin. Lehenbailehen sendatzeko indarra emateaz gain, GBCko kideek umeak eta euren familiak Donostia Arenako partida batera gonbidatu dituzte.



