Ikasle grebak %97ko jarraipena izan du Ibaetako campusean, Ikasle Borroka Batzordearen arabera
Goizeko 7:30etatik pikete informatiboak dabiltza campus ia hutsean barrena.
Lehen datuek grebak espero baino jarraipen handiagoa izan duela iritzi dute Ikasle Borroka Batzordeak, zehazki %97koa.
Argi utzi nahi izan dute erreforma eta murrizketen aurka daudela grebarekin bat egin duten ikasleek.
Gaur greban dauden ikasleek osatutako zutabe ezberdinek Hezkuntza Departamentuan bat egingo dute 13:00tan, haien aldarrikapenak helarazteko.


