Markel Bergarak kontratua berritu du Realarekin
Jokalari elgoibartarrak 2016 urtea arte luzatu du kontratua
Markel Bergara albiste da Realean. Datorren urtean bukatzen zitzaion kontratua, eta klubarekin bere kontratua beste hiru urtez luzatzeko akordioa lortu du; 2016ko ekainaren 30a arte. Gaur goizeko entrenamendua hasi baino lehen sinatu du kontratu berritzea.
Bergarak 2007an jokatu zuen lehen aldiz Realarekin, Las Palmas-en aurkako partida batean. Jada 89 partida jokatu ditu kamiseta txuri-urdinarekin. Denboraldi honetako Ligako zazpi partidak jokatu ditu titular gisa.



