Realaren poster berria banatuko dute gaur arratsaldean
Oianlekuko pagadian, Aiako Harriaren natur parkean kokatu dute Realaren denboraldi berriko posterra. Gaur arratsaldean hasiko dira posterra banatzen, 18:00etan. Gipuzkoa plazako eta Anoetako Realeko bi denda ofizialetan aurkitu ahal izango dira. Bazkideek abonamendu txartelarekin doan eskuratu ahal izango dute. Beste jarraitzaileek euro baten truke erosi ahal izango dute. Txuri urdin abonatuek doan eskuratzeko aukera izango dute haien bazkide txartela aurkeztuz, eta gainerako jarraitzaileek euro bat ordaindu beharko dute.
Prieto, Vela eta Pardo
Xabi Prieto, Carlos Vela eta Ruben Pardo jokalariek banatuko dituzte posterraren lehen aleak. Hiru jokalariak 18etatik 19etara Gipuzkoa Plazako dendan egongo dira autografoak sinatzen.


