Carlos Fernandez eta Uxune Tena izan dira Martuteneko kroseko garaileak
Martuteneko jaien barnean, ohikoa den krosa jokatu zuten Pilar Egunean. 100 korrikalari baino gehiagok lortu zuten lasterketa bukatzea. Ruben Lanz izan zen azkarrena, eta gainera, probako marka hautsi zuen, 20 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Aginagako Carlos Fernandez izan zen bigarrena, 21:32ko denborarekin, eta hirugarrena, Iosu Erkizia donostiarra, 21:36ko denborarekin. Martuteneko lehen partaidea, berriz, Xabi Izagirre izan zen (22:07), eta sailkapen nagusiko zazpigarren tokian geratu zen. Emakumeei dagokienean, Andoaingo Uxune Tena izan zen azkarrena (26:11).