'Maite/Gorroto' diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du UK Bill taldeak Dokan
Abestiak sortzen hilabeteak eman ostean, Maite/Gorroto diskoa grabatu zuten UK Bill taldeko kideek Andoaingo Garate estudioan. Diskoaren aurkezpen kontzertua larunbatean egingo du Añorgako taldeak; Dokan izango da zuzenekoa, eta sarrerak bost euroko prezioa izango du. Aurrerapen gisa, Azkeneko doinua abestia entzun daiteke Interneten, grabazioko irudiekin osatu duten bideo batean. Dagoeneko Rafa Cabeza gitarrista eta abeslariarekin (Añorga, 1973), Unai Corral bateriarekin (Añorga, 1973) eta Unai Arana managerrarekin (Hernani, 1978) bildu da IRUTXULOKO HITZA, eta biharko egunkarian elkarrizketa zabala eskainiko du.