Mikel Egiguren Lea Artibai Pro Am lehiako irabazlea izan da, Garate bikotearekin
Lea Artibai Pro Am 2012 zesta punta txapelketako irabazlea izan da Mikel Egiguren aietearra, Garate bikotearekin batera. Larunbatean jokatu zuten finala, Markinan, Arbe eta Alliez bikotearen aurka, eta lehenak 35-25 gailendu ziren. Aurretik, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatu zuten, eta Meabe Salegi bikoteak Txirtu-Hernandez bikoteari irabazi zion, 30-21.