%19a pobrezia arriskuan dago, Euskal Autonomia Erkidegoan
Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko eguna dela eta, Donostian egingo diren ekintzen berri eman du Zero Pobrezia Plataformak
Murrizketei bai aberastasunean, desberdintasunean eta xahubidean lelopean kale aterako da Zero Pobrezia, uste duelako, ezin dela pobrezia kontrolatu ez bada aberastasuna kontrolatzen. Horretarako astean zehaz egitasmo eta ekintza ugari antolatu ditu.
Urriak 16an, Interferencies filmarekin zineforuma izango da Koldo Mitxelenan, 18:30ean. Urriak 17an Bizimartxa aldarrikapenekin, Haizearen Orrazitik 18:30ean. Azkenik, urriak 18an, Gutxiago kontsumitu, hobeto bizitzeko hitzaldia, izen bereko liburuaren Toni Lodeiro idazlearekin.
Besteak beste, azpimarratu izan nahi dute, pobrezia egoerak hemen gora egin badu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan %19 dagoela pobrezia arriskuan; eta ez dela ahaztu behar herrialde txirotuen egoera.