Zuloagaren bustoa jarri dute, bere izena daraman plazan
Ignacio Zuloaga artistaren bustua jarri dute gaur, bere izena daraman plazan, San Telmo Museoaren parean. Euri artean jarri dute eskultura, eta azpian IGNACIO ZULOAGA 1870-1945 irakurri ahal izango da. Eskultura Julio Beobidek (Zumaia 1891-1969) egin zuen 1938. urtean. Zuloaga Plaza egiteari ekin ziotenean eskultorearen sendiak udalari eskaini zion artelana. Udalak 1992ko azaroaren 24an onartu zuen hura erostea, Gobernu Batzordean. Eskultura 1993an inauguratu zuten.