Bonolotoak bi milioi euroko saria banatu du Martutenen
Martuteneko Trinkete tabernan bi milioiko Bonoloto saria banatu dute. Atzoko zozketako irabazleari dagokio saria. 14 euroko apustua egin zuen saridunak. Bonolotoak Gipuzkoan banatu duen bigarren saria handiena jasoko du. 2004an donostiar batek 2.470.000 euro jaso zituen.