Ezker eskuin, Santi Leone eta Iban Zaldua idazleak, eta Xabier Mendigure editorea, gaur goizeko prentsaurrekoan (Argazkia: Estitxu Zabala)
Iban Zaldua idazle donostiarrak
Idazten ari dela idazten duen idazlea liburua argitaratu berri du Elkar argitaletxearekin; lanaren aurkezpena egin du gaur goizean, Santi Leone idazlearekin eta Xabier Mendiguren editorearekin batera. Ipuin liburua da Zalduak osatutakoa, “ipuin bilduma” ez dela argi utzi nahi izan baitu. “Literaturaren inguruko hausnarketa landu dut, fikziozkoa bada ere”, azaldu du Zalduak. Hasiera batean, 80 ipuin idatzi zituen, baina asko zirela ikusita, hain onak iruditzen ez zitzaizkionak kanpoan uztea erabaki zuen, eta ondoren, onak iruditu arren, tokirik gabe geratu zirenak. “Nire beldurra liburua aurkeztean zen, ez zitzaidala liburu komertziala iruditzen. Xabier Mendigurenek ez zuen halako kezkarik izan, eta lasaiago geratu nintzen”, jarraitu du.