
Aurten ere Musika Familian ekimena antolatu du Kursaal Fundazioak. Etxeko txikienei zuzendutako kontzertu eta tailer sorta da, eta larunbat honetan bertan abiatuko da. Hiru kontzertuk osatuko dute zikloa; Instrumentuen pasarela, Ekialdeko Musika eta Un viaje en el tiempo con el saxofon. Musika Tailerrak ere egingo dituzte, 5-10 urte arteko haurrentzat, eta gurasoek parte hartzeko aukera izango dute. Musika klasikoa eta instrumentuak haurrengana hurbiltzea da helburua, beti ere, ongi pasatzea kontuan izanik.