Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia egingo du igandean Irutxuloko Hitzak
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia egingo du igande honetan Irutxuloko Hitzak. Egunean zehar gertatzen dena guztiaren berri emango dute kazetariek; unean-uneko albisteak emango dituzte, hautes eskoletatik eta kaletik. Irutxuloko Hitzak Donostiako datuak emango ditu Irutxulo.hitza.eus-n, Facebook eta Twitter-en.