Gaztemaniak programak Lotus Plaza eta The Ex taldeak ekarriko ditu Donostiara
Kontadoresen eta Intxaurrondoko kultur etxean izango dira kontzertuak, azaroan
Gaztemaniak programak bi kontzertu ekarriko ditu Donostiara. Lehena, azaroaren 8an izango da, Kontadoresen. AEBetako Lotus Plaza taldeak joko du zuzenean. Deerhunter indie rock taldeko Locket Pundt gitarristaren proiektua da. Grande Days taldearekin joko du Lotus Plazak. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Bigarren kontzertua azaroaren 17an izango da, Intxaurrondoko kultur etxean, 22:00etan. Holandako The Ex taldeak joko du. 1979an hasi zuen The Extaldeak bere bidea egiten; zarata, rocka, jazza, inprobisazioa, musika etnikoa, gitarra latzak eta erritmikoak, perkusioaren erritmu ia afrikarrak eta letra zorrotzak izan ditu bidelagun. Haiekin izango da Irungo Sacco hirukote irundarra.