Joserra Martinezek euskal zirkuituko txapela lortu nahi du
Asteburu honetan, urriak 20-21, Zumaiako hondartzan jokatuko dute Eroski Bidaiakek babestutako Euskal Bodyboard Zirkuituaren hirugarren eta azken jardunaldia. Euskal Zirkuituko irabazleak sari potoloa jasoko du, bi pertsonentzako Kanariar irletarako zortzi eguneko bidaia, txapela eta garaikurra. Joserra Martinez Txerra donostiarrak eskuratu dezake txapela, eta Antonio Ortiz eta Aritz Larrinaga izango ditu aurkari zuzenak.