
EAJ alderdiko Gipuzkoako zerrendaburua da Joseba Egibar. Ibaetako irakasle eskolan eman du botoa, 10:00etan, komunikabideekin hitzartua zuen moduan. Etxetik prest ekarri du botoa Egibarrek, poltsikoan sartuta; adeitasunez agurtu ditu mahaiko kideak, eta botoa sartu bezain laster joan egin da.