Olioa birziklatzeko edukiontziak jartzeko eskatu du PSEk
Egungo sistema ez dela nahikoa esan du Denis Itxasok
Etxeko olio erabilia jasotzeko edukiontziak jartzeko eskatu du PSE-EEk. Egun erabilitako olioa, auzoz auzo kamioi mugikor batek jasotzen du eta Itxasoren esanetan ez da nahikoa.
Olio horrek jaso behar duen tratamendua jaso ostean erabilpen eta balio handia duela azpimarratu du Itxasok, eta besteak beste Donostiako autobusak erabili lezaketela esan du.