Realeko bazkide langabeak doan sartuko dira Anoetara 2013an
Talde txuri-urdinak eta Reale Segurosek akordioa sinatu dute, lanik gabe geratzen diren zaleei laguntzeko
Realak Reale Seguros konpainiarekin egindako akordioa aurkeztu zuen Jokin Aperribai presidenteak atzo goizean. Realzale langabetuentzat zorioneko albistea izango da zalantzarik gabe. Izan ere, akordioari esker, datorren urtean langabezian dauden Realeko bazkideen kuota ordainduko du konpainiak. «Reale Segurosekin denbora asko daramagu lanean bazkidea une zailetan babesteko. Pertsonak klubeko motorrak dira, eta gure filosofia. Langabezian gelditzen diren abonatuek haien abonua doan berrituko dute», azaldu zuen Aperribaik.
«Ekonomikoki zaila den momentu honetan akordio polita da. Istripuetako eta langabeziako poliza bat da, datorren denboraldian lanik gabe gelditzen diren kideen abonuak estaltzen dituena. Kirol baloreek gure konpainiako baloreen antza dute. Etorkizunean bazkideei laguntzeko gauza gehiago egitea espero dugu»; azaldu zuen Ignacio Marsicalek, aseguru etxeko kideak.