
Iñaki Olazabal eskultore andoaindarraren lanak ikus daitezke Groseko Kur galerian.
Espazio ariketa izenburupean, Olazabalen hainbat lan bildu dituzte erakusketa aretoan. Zinkarekin lan egin du sortzaileak. Hiru hilabete izango da zabalik; urtarrilaren 20a arte.
Hurrengo astean artistaren beste erakusketa bat zabalduko dute Koldo Mitxelena kulturuneko ganbaran; azaroaren 7tik abenduaren 29ra. Hiru eskultura multzoz osatutako proiektua aurkeztuko du,
Zeinuak izenarekin.