Kolore eta gustu guztientzako ontziak
Zaborrak egoki bildu eta banatzeko sistema errazte aldera hainbat motatako edukiontziak aurki daitezke Donostian.
Edukiontzi handien artean, borobila eta berdea beirarentzako da. Urdinean papera eta kartoia, horian plastikoak, marroiean zakar organikoak eta berdean bereiz ez daitekeen gainerako guztia bota behar da.
Orain badirudi laranja kolorea gehituko zaiola zerrendari. Izan ere, udal ordezkariek sukaldeko olioa birziklatzeko edukiontzi bereziak jartzeko proposamena jarri berria baitute mahai gainean.
Itxura zainduz
Koloretako edukiontzi handiez gain, asko dira hirian barrena aurki daitezkeen zakarrontziak. Kale kantoi, pasealeku edo parke orotan daude zakarrontziak. Batzuk lurrazpikoak, itxuraz dotoreagoak, eta garbiagoak direnak. Beste batzuk, zigarrokinak botatzeko egokitutakoak, tabakoaren legearekin merkatalgune handien atarietan ugaritu direnak. Pilentzako edukiontzi horiak ere badude han hemenka, eta arropa edo oinetakoak jasotzeko edukiontzi bereziak ere bai. Parte Zaharreko merkatariek beren taberna eta saltoki atarietan zakarrontziak jartzeko aukera dute bilketa errazteko.
Beraz, ez dago zakarrak lurrera botatzeko edo ez birziklatzeko aitzakiarik, bakoitzak badu eta bere lekua.