Montanier (Argazkia: Realsociedad.com).
Realeko entrenatzaile Philippe Montanier pozik agertu da partidaren ostean, txuri-urdinek denboraldiko lehen puntua lortu baitute etxetik kanpo, Valladoliden berdindu eta gero. “Etxetik kanpo egin dugun partidarik onena ez da izan, baina etxetik kanpoko dinamika txarrarekin amaitu dugu”, adierazi du frantziarrak.
Norgehiagoka irabazteko aukera izan dutela nabarmendu du. “Gol aukera ugari izan ditugu. Ondo dago berdinketa, baina etsipen piska bat dugu, norgehiagokaren azken aukera garbia gurea izan baita”, erantsi du.
Antoine Griezmann, Realeko protagonista nagusia, bere aldetik, ez zegoen guztiz pozik berdinketarekin. “Ez gara maila hoberenean aritu, baina pena izan da, irabazi ahal genuelako. Pozik nago bi gol sartu ditudalako, baina garrantzitsuena talde lana da”, adierazi du frantziarrak.