Ezker eskuin, Xabier Mendiguren, Ander Lipus, Manex Fuchs, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu (Argazkia: Estitxu Zabala)
Publikoari gorroto antzezlana laster iritsiko da Donostiara, azaroaren 17an, hain zuzen ere. Ander Lipusek Artedrama taldearen barnean, Huts Teatroa sortu du, eta beste bi aktorerekin batera, Miren Tirapu eta Iñaki Ziarrusta, antzezlanaren birari ekingo dio. Xabier Mendigurenek 1985ean sortutako antzezlanaren egokitzapena da
Publikoari gorroto, Manex Fuchsek zuzendua. Ostegun honetan bertan ekingo diote birari, Lapurdin, eta Euskal Herriko hainbat herritatik igaro ostean, Donostiara etorriko da Huts Teatroa. Gazteszenan izango da antzezlana ikusteko aukera, azaroaren 17an eta 18an, 10 euroren truke. Aktore bat (Lipus) eta antzezlana ikustera joan diren bi ikusle (Ziarrusta eta Tirapu) izango dira antzezlaneko protagonistak.