Etxebizitza ordainetan emateko aukera aurkeztu du Stop Desahuciosek, Iñaki Gonzalez herreratarraren kasuan
Iñaki Gonzalez amaratarraren kaleratze kasua dela eta. Stop Desahuciosek daraman lehenengo kasua da Gipuzkoan, eta Gonzalezek jasotako laguntza eta arreta azpimarratu ditu; “esperantza daukat, konfiantza handia dut abokatu hauengan”, esan du.
Kaltetuak, Kutxarekin zuen hipoteka ordaindu ezin, eta lokala eman zuen ordainetan. Lokala banketxeak 113.000 eurotan tasatu zuen hipoteka emateko orduan eta ondoren 68.000 eurogatik bereganatu. Orain banketxeak 12.000 euro eskatzen dizkio, interesak eta abar direla eta, baita 23.000 euro epaiketa kostuengatik.
Gaur, Gonzalezek duen lehenengo ahozko saioan, etxebizitza ordainetan emateko eskariari erantzun beharko dio epaileak. Elkarretaratzean jende ugari bildu da eta epaiketara ere lagundu diote.
Stop Desahucios Gipuzkoak epaile aurrean defendatzen duen lehen kasua da.
Epaitegi aurrean egin du elkarretaratzea Stop Desahucios taldeak,