Euskadi Sariak, Iban Zaldua eta Inazio Mujika Iraolarentzat
2012ko Euskadi Literatura sariak jakitera eman dituzte gaur. Bi donostiar daude sarituen artean. Iban Zalduak euskarazko haur eta gazte literatura saria eskuratu du. Zalduak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako Azken garaipena komikia izan da irabazlea. Inazio Mujika Iraolari saiakera onenaren saria eman diote. Iazko abenduan aurkeztu zuen Xabier Lete: (Auto)Biografia bat saiakera. Letek 1991tik aurrerako elkarrizketetan esandakoak bildu eta atondu zituen Mujika Iraolak. Eusko Jaurlaritzak gaur goizean jakinarazi ditu Euskadi Literatura Sarien lehenengo saridunak. Bihar jakinaraziko du Jaurlaritzak Literaturako Euskadi Saria norentzat izango den aurten.