F.Mitxelena eta Mikel Zubia (Argazkia: Kemen)
Fernando Mitxelena donostiarra Nazioarteko XVIII. Danbada Openeko Karabina Tiroketako irabazlea izan da. Kemen taldeko kidea da Mitxelena, eta urritasunak dituztenen artean jokatutako lehian, 598 puntu lortu zituen, joan den astean. Sekulako puntuazioa da, kontuan izanik gehienez 600 puntu lor zitezkeela. Mikel Zubiak egin zion laguntzaile lana.