"Atzerri honetan idazlea bere bokaziorako sentitzen da ezindua"
Frantzian preso dagoen Mikel Antza donostiarraren Atzerri izeneko nobela aurkeztu du Donostian Susa argitaletxeak. Gorka Arrese editorea eta Harkaitz Cano idazlea izan dira Konstituzio plazako udal liburutegian egindako aurkezpen ekitaldian. “Kartzelaren zanpaketa, ihesaren ametsa, exilioaren bakardadea, klandestinitatearen zorroztasuna, amodioaren grina eta literaturaren emozioa eta liberazioa” dira nobela honen ardatzak, esan du Arresek. Antzaren bigarren nobela da.
2010ean argitaratutako Ospitalekoak nobelan idazlearen «ezintasuna» fisikoa bazen, honakoan “bere bokaziorako sentitzen da ezindua”, azaldu du Canok. Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu ostean atzerrian bizi duena kontatzen du nobelak. Bere lagunak idazle izaten jarraitzen duen bitartean, berak ezindurik sentitzen du bere burua.
Eleberria “zentrifugatzen” jartzen duen motorra idazleak preso dagoela egunkarian irakurtzen duen artikulu bat da: ‘Zenbateraino izango litzateke desberdina gaur egungo euskal letren mundua Joseba Sarrionandiak Martutenetik ihes egin izan ez balu, eta Mikel Antzak klandestinitatera pasatzeko beharrik izan ez balu?’. “Berria egunkariko ale zahar batean Iban Zalduak idatzitako artikulu batekin hasiko da”, azaldu du Arresek.
Mikel Antza idazleak berak Atzerri nobelari buruzko hitz batzuk grabatu ditu. Bost minutuko iraupena du Lyon-Corbaisetik grabatutako azalpenak.eso dagoela egunkarian irakurtzen duen artikulu bat da: ‘Zenbateraino izango litzateke desberdina gaur egungo euskal letren mundua Joseba Sarrionandiak Martutenetik ihes egin izan ez balu, eta Mikel Antzak klandestinitatera pasatzeko beharrik izan ez balu?’. “Berria egunkariko ale zahar batean Iban Zalduak idatzitako artikulu batekin hasiko da”, azaldu du Arresek.
Mikel Antza idazleak berak Atzerri nobelari buruzko hitz batzuk grabatu ditu. Bost minutuko iraupena du Lyon-Corbaisetik grabatutako azalpenak.